Aurtengoan, laugarren aldiz egingo den ekitaldian,
bi sari banatuko dira:
- KULTURA MEREZIMENDUA:
Ane Odriozola Cia,
”El secreto de Gibola” liburuarekin irabazitako sariagatik: Premio Círculo Rojo 2019, Misterio sailean.
- HERRIGINTZA:
Julian Armendariz,
Sorreratik, 55 urtetan zehar, errondailak bizi-irauteko oinarrizko indar eta eragile izateagatik.
Herriko adinekoen, gaixoen, herrikideen, musika zaleen aurrean “Alaitasuna Errondaila”k duen jarrera, hein handi batean, berari zor zaio.
Berarentzat, herrian eta herritik kanpoko jardueretan, pertsonen arteko harremanek du beti lehentasuna, beti ere musikaz lagunduta.
Aurtengoan ere herriko kultur elkarteekin adostu da sariak emateko prozedura, eta elkarte hauek eginiko proposamenak hartu dira kontutan. Erabakia bozketa bidez hartu dute elkarteek.