Ez jolastu Trukegunetan utzitako gauzekin.
Gehienetan, horrek puzzleetako eta jostailuetako piezak galtzen laguntzen du, panpinak zikintzen, liburuak apurtzen …
Kontuan izan pertsona batzuen eta besteen artean trukatzeko objektuak direla, eta horretarako baldintza ezin hobeetan egon behar dutela.
Gainerakoan, Trukeguneak oso ondo funtzionatzen ari dira, objektuen etengabeko errotazioarekin.
Erabiltzen ez dituzun jostailuak badituzu, gogoratu oso garai egokia da horiek trukatzeko.