pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko Udalaren oinarrizko energia erreferentzia maila
28
Aza
2019

Legazpiko Udalaren oinarrizko energia erreferentzia maila

Eraikinetan, instalazioetan, ibilgailuetan (erregaia) eta herri argiterian ezarri dira aipatu erreferentzia mailak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legeak, bere bigarren Xedapen gehigarrian, oinarrizko erreferentzia mailak zehazten ditu administrazio publikoentzat.

 

1. Legea indarrean sartu eta gehienez ere bederatzi hilabeteko epean, legeak eragiten dion Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publiko bakoitzak bere energia-kontsumoaren oinarrizko erreferentzia maila onartuko du, zeina helburuak ezartzeko abiapuntu izango den.

 

2. Maila hori ezartzeko, legea indarrean sartu aurreko hiru urteetako batezbestekoa hartuko da kontuan.Horren ordez, legea indarrean sartu aurreko urtekoa edo beste urte batekoa hartu daiteke energia-kontsumoaren oinarrizko maila gisa, betiere justifikatuta badago eta legea onartu aurretik egindako jardueren balioa nabarmentzeko.

 

1.141 zenbakidun Dekretu bidez, energia kontsumoaren ondorengo oinarrizko erreferentzia maila onartu da:

 

  • Eraikinen elektrizitatearen erreferentzia maila:1.073.531,34 kWh.
  • Eraikinetako gas naturalaren erreferetzia  maila:87.064 kWh.
  • Eraikinetako gasolioaren erreferentzia maila:36.254,53 litro
  • Eraikinetako biomasaren erreferentzia maila:329.633,11 kWh.
  • Instalazioetako erreferentzia maila: 12.926,67 kWk
  • Kale argiteriaren erreferentzia maila: 1.139.795 kWk

Ikusi Txostena 

 

Albiste guztiak