Jose Antonio Azpiazu legazpiarra, gonbidatu du Burdinola elkarteak, izenburuan azalduriko gaia jorratu dezan, legazpiarron aurrean. Horixe da hain zuzen ere, legazpiar honen azken liburuaren izenburua eta liburuan bildutakoak azalduko dizkigu hitzaldian.
«Pilota gaurko eta garai hartako bizimoduaren erretratu bat da»dio egileak.
Notario agirietan, auzi agirietan eta udal artxibategian aurkitu ditu garai bateko pilotari lotutako istorioak, asko, beste gai batzuk jorratzen ari zela. Eta ohi duen moduan liburura ekarri ditu istorio horiek.