Legazpiko Udaletik, Gizarte Foroaren hurrengo bileran parte hartzeko gonbidapena helarazten dizugu.
Bilera hori: Azaroaren 26an –asteartea- egingo dugu, 18:30etik 20:00etara, Udaleko Batzar Aretoan.
Gizarte Foroarekin apirilaren 2an egin genuen azken saioan, Santikutz jaiei begira alkohol-kontsumoaz sentsibilizatu eta alkoholemia kontrolak egiteko kanpaina bat elkarrekin definitzen aritu ginen;
eta kanpainaren emaitzak partekatzekotan geratu ginen.
Horren harira, eta legegintzaldiaren hasieran gaudela aprobetxatuz, Foroaren hurrengo bileran 2 puntu landu nahi ditugu zuekin:
- Batetik, jaietako kanpainaren emaitzen irakurketa eta balorazioa partekatu nahi ditugu, Udalak adin txikikoen artean alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoaren prebentzioa lantzen jarraitzeko duen konpromisoari jarraikiz.
- Bestetik, datozen hilabeteetan herritarrekin eta eragile sozialekin landu daitezkeen Legazpiko Udal Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoko beste erronka batzuk ere aurkeztu eta alderatu nahi ditugu.
Saioan parte hartuko duzulakoan, eskerrik asko!