Legazpiko Udalak elkarretaratzea gonbidatu du asteleheneko 19:30etan Udaletxe aurrean, azaroaren 25a aldarrikatzeako
Azaroaren 20an, asteazkenean, Bozeramaileen Batzordeak, , batzordean elkartu eta gero, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzea erabaki du.
Hori dela eta, Matraka talde feministatik egindako elkarretaratze deialdiarekin bat egitea erabaki du, Legazpik indarkeria matxistaren edozein adierazpen edo ekintza gaitzesten duela adierazteko.
Eguna: astelehena, azaroak 25a
Tokia: Udaletxe aurrekaldean
Ordua: 19:30etan
Bozeramaileen Batzordeak herritar eta gure herriko gizarte-erakundeetako ordezkari guztiak gonbidatzen ditu aipatu elkarretaratzean parte hartzera.
Honi erantsita doakizue Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostu duen Adierazpen Instituzionala.