pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Trukegunea
21
Aza
2019

Trukegunea

Gauzak trukatzeko aukera bikaina

Legazpiko Udalak Kutxa Ekoguneak bultzatutako Trukegune Sarea ekimenaren baitan  bi armairu jarri ditu kalean. Bat, Laubide kalean eta bestea, Kale Nagusian (Txomingo pasabidean).  Kokaleku horietan egongo  dira urtarrilaren 7ra arte.

 

Proiektuaren ezaugarriak:

 

  • Objektuak era librean utzi eta jaso daitezke, tarteko ordainketarik gabe.
  • Ez da beharrezkoa Trukegunera zerbait ekartzea bertatik zerbait eramateko.
  • Betiere, uzten dena egoera onean dagoela ziurtatu
  • Hiru helburu dauzka ekimen honek: hondakinak murriztea, erabiltzen ditugun gauzak ez direla zergatik berriak izan behar goraipatzea eta eremu publikoan dauden gauzak zaintzea.

Zein gauza utzi daitezke:

 

  • Liburuak, musika CD originalak
  • Etxetresna elektriko txikiak
  • Elektronika: sakeleko telefonoak, irrati, mp3, telebistak…
  • Brikolaje eta lorezaintza
  • Kirol eta aisi produktuak
  • Musika tresnak
  • Apaingarriak
  • Jostailuak

Utzi ezindaitezkeen gauzak:

 

  • Arropa (galtza, gona, niki, soineko, kazadora, oinetakoak…)
  • Janaria
  • Produktu sanitario edo higienikoak
  • Animalien produktuak
  • Poltsa edo kaxetan, antolatu gabe uzten direnak
  • Espazioan sartzen ez direnak, eta hortaz elementutik kanpo geratzen direnak
  • Egoera onean ez daudela atzematen diren objektuak: (funtzionamendu, higiene edo egoerari dagokionez)

Albiste guztiak