Olentzero izango dugu laster bisitan herriko haurren etxeetan.
Hori dela eta, PROBATU ETA GOZATU izeneko jolas-tailerra antolatu du Euskara zerbitzuak, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.
Helburua, gurasoak eta seme-alabak, merkatuan dauden euskarazko jostailu berrienak ezagutzea, probatzea, jolasten ikastea eta ideiak hartzea da.
Noiz? Bi hitzordu:
- Astelehenean, azaroaren 25ean, HH-2 eta HH-3. mailako haur eta gurasoentzat
- Asteartean, azaroaren 26an, HH-4. mailako haur eta gurasoentzat
Bi egunetan:
- Tokia: Kultur etxeko areto nagusia
- Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara