pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

514 pertsonek hartu dute parte 2020an gauzatuko diren 6 inbertsio proiektuak aukeratzen.
20
Aza
2019

514 pertsonek hartu dute parte 2020an gauzatuko diren 6 inbertsio proiektuak aukeratzen.

Domingo Agirre eskolako igogailutik Laubide, 18raino bidea egiteko proiektua izan da boto gehien jaso dituena.

Joan den azaroaren 15en bukatu zen Udalak martxan jarritako parte hartze bidezko prozesuan legazpiar herritarrek proposatutako 10 inbertsio-proiekturen artean aukeratzeko botoa emateko epea.

Hona hemen bozketaren emaitza:

 

Jasotako Bozka kopurua

Aukeratutako 6 Proiektuak

443

Domingo Agirre eskolako igogailutik, Laubide 18raino bidea egin

184

Berez garbitzen diren komunak ipini Latxartegi parkean

166

Agirre Etxeberriko garajea egokitu

156

Itxaropen 2-4 arteko eskailerak konpondu

144

Itxaropen 14-17 arteko eskailerak konpondu

121

Kiroldegian energi berriztagarrien sistema gehiago jarri

 

93

Urtatza 63-66 arteko espaloia konpondu

91

Mirandaola parkeko mahai gunea berritu

56

San Juan 11-12-13 arteko espaloia konpondu

52

Arantzazu haurreskolatik Laubide parkera doan espaloian irisgarritasuna hobetu

 

 

Herritarrek Legazpi hobetzeko konpromisoa adierazi dute eta, beraz, Udalak eskerrak eman nahi dizkie bozketan parte hartu duten guztiei.

Albiste guztiak