pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2020ko Euskaraldia, azaroaren 19an aurkezpena.
15
Aza
2019

2020ko Euskaraldia, azaroaren 19an aurkezpena.

Urtebete falta da berriz ere Euskaraldian parte hartzeko.

Iazko azaroan egindako ariketa berriz ere egingo dugu 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, 15 egunez.

Euskaraldiaren edizio berri hau aurkezteko Kike Amonarriz izango dugu herrian azaroaren 19an. Euskaraldiaren 2. edizioaren oinarria aurreko ariketa izango da, baina berrikuntza batzuk ekarriko ditu.

Horien berri emango digu Amonarrizek aurkezpenean. Ekitaldia azaroaren 19an izango da, asteartearekin, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxeko Aretoan.

 

2. edizioaren antolaketa

Aurkezpen honetan Euskaraldiak Legazpin eta Euskal Herrian emandako emaitzak azalduko dizkigu eta, bide batez, 2. edizioa antolatzen lagundu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute.

Aurkezpen ekitaldiaren ostean, mokadutxoa egingo dugu eta, horrela, entzundakoak komentatzeko aukera izango dugu. Bide batez, ariketan.

Albiste guztiak