Urtero udazkenean Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Legazpira gerturatzen dira,
ikuskizun berriaren estreinaldia aurkeztera.
Aurtengoak BIZI DANTZA du izena.
Eta nola ez, Latxartegi aretoan eskola orduetan
bildutako ikasleak eta irakasleak dantza bizian jarri dituzte.
Goizeko saioan, txikienak izan dira
eta arratsaldean, zaharrenak.
Bi saioen artean, 560 pertsona bildu dira
Latxartegi aretoan.
Goizeko saioa amaitzean, Domingo Agirreko eta
Haztegi ikastolako txikienek
Porrotx pailazoaren bisita izan dute.
Ekimen hau Hezkuntza zerbitzutik bideratzen da,
herriko 2 ikastetxeekin elkarlanean.
Eta ikusi ere bideo txiki batzuk