pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Musika eta Arte Eszenikoak DVDan: Azaroan Opera.
06
Aza
2019

Musika eta Arte Eszenikoak DVDan: Azaroan Opera.

Azaroaren 13 eta 20an, asteazkenak, 18:30ean “Lucia de Lammermoor” bi zatitan, Kultur Etxean.

“Lucia de Lammemoor” opera aukeratu dugu,

denboraldiko bigarren saiorako.

Azaroaren 13an, asteazkena,eskainiko da lehen zatia eta

azaroaren 20an, bigarrena.

Biak ere 18:30ean hasiko dira Kultur Etxeko areto nagusian.

Ohi bezala gainera,

emanaldiaren berri zehatza eskaintzen duen

liburuxka jarriko da ikus-entzulearen eskura, elebitan.

Gaetano Donizettik (1797-1848) idatzitako operahonen

libretoa Salvatore Cammaranorena da.

Lucia di Lammermoor, seguru asko, Donizettiren maisu-lana da.

Obraren argudioa Walter Scoot idazlearen eleberrian oinarritzen da eta, baliteke, Scooteren eleberriak ere benetan gertatutakoa kontatzea.

Napoleseko San Carlo antzokian estreinatu zen

lehen aldiz 1835eko irailaren 26an.

Geroztik etengabe taularatu izan da mundu guztian,

eta Lucia de Lammermoor izan da

2019ko urrian, ABAOren denboraldia ireki duen Opera.

 

PERTSONAIAK

 

Enrico Asthon (Roberto Frontali)

Lammermoor gazteluko jauna / Señor del castillo de Lammermoor

Baritono

Lucia (Stefania Bonfadelli)

Aurrekoaren arreba / Hermana del anterior

Soprano

Edgardo (Marcelo Alvarez)

Ravenswood gazteluko jauna / Señor del castillo de Ravenswood

Tenor

Arturo Buclaw (Cristiano Olivieri)

Luciaren senargai noblea / Noble pretendiente de Lucia

Tenor

Raimondo (Mirco Palazzi)

Gazteluko kapilaua / Capellán del catillo

Bajo

Alisa (Maria Castelli)

Luciaren laguntzailea / Acompañante de Lucia

Mezzosoprano

Normanno (Giovanni Maini)

Gazteluko zaintzaile burua / Jefe de la guardia del castillo

Tenor

 

Orchestra e Coro del Teatro Carlo Felice (Genova)

 

Zuz. / Dir.:Patrick Fournillier

Albiste guztiak