Azaroan Musika Zikloko lehen emanaldia Santikutz Abesbatzaren eskutik datorkigu. Demetrio Esnaolaren zuzendaritzapean arituko den Easo Kapera Gregorianista taldea izango dute kontzertukide.
Easo Emakumeen Abesbatza, Easo Abesbatzaren seigarren taldea, 2006. Urtean sortu zen eta 30 emakumek osatzen dute, gehienek 5 urte baino gehiagoko musika prestakuntza prozesua osatu dutelarik Araoz Gazte abesbatzako kide gisa.
Sortu zenetik, “Bahiketa harenean” (Mozart), “Iolanta” (Tchaikovsky), “Xirulamajikoa” (Mozart), “La traviata” (Verdi), “Tosca” (Puccini), “Don Giovanni” eta “Figaroren ezteiak” (Mozart) operetan parte hartu du DonostiakoMusikaHamabostaldiko67, 69, 73,74, 76, 77 eta 78edizioetan, eta “Eugene Onegin” (Tschaikovsky) Toulouse eta Parisen, baita “La tabernera del puerto” (Sorozabal), “Las bribonas” (Calleja) eta “La revoltosa” (Chapí) zarzueletan eta hainbat programa sinfoniko-koraletan; horrek guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Toulouseko Kapitolioko Orquesta Nazionalarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Balearretako Orkestrarekin lan egitea ahalbidetu dio.
Horrez gain, abesbatzak formatu murritzakoa eskatzen duten kamera-musika eta folklorea lantzen ditu ere, hainbat musika ziklotan parte hartuz.
Zuzendaria: Gorka Miranda Blanco.
Hona eskainiko duen egitaraua.
Easo Emakume abesbatza.
J. Alain (1911-1940) Messe modale en septuor. op 136.
Kyrie
Gloria
Ave María. op 95A.
Sanctus-Benedictus
Agnus Deis
Litanies. op 119
F. Poulenc (1899-1963) Litanies à la Vierge Noire.
Organoan: Ana Belén García
Zuzendaria: Gorka Miranda
Easo Kapera Gregorianista
O. Latry (1962-) Salve Regina
Organoan: Ana Belén García eta Zuzendaria: Demetrio Esnaola