pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Zatoz Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzura!
25
Urr
2019

Zatoz Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzura!

Hemen, gu geu gara, zatoz gurekin!

Legazpiko udalak astelehen goizean prentsaurreko bat eman zuen

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuaren eskaintza aurkezteko.

 

Udako oporren ondoren, Nerabeentzako Zerbitzuak ateak zabaldu ditu

eta hasiera eman dio ikasturte berriari.

Ikasturte honetako lema: “Hemen, gu geu gara, zatoz gurekin”

 

Legazpiko nerabeek bertan parte hartzeko aukera izango dute,

ondo pasa eta gozatzeaz gain, balio garrantzitsuak garatuz.

 

Jarduera-programa zabala eta anitza da,

eta lantalde profesional batek gauzatzen du, erreferentziazko gune batean.

 

Gazteek gure zerbitzuan goza dezaten,

tailerrak, espazioak, irteerak, familientzako jarduerak, etab. antolatzen dira.

 

Nerabeentzako Zerbitzuak honako balioak garatzen ditu:

  • Hezitzailea
    Gazteen mundutik mundu zabalera.
    Beste gazteekin esperientzia berriak bizi ditzakete.
  • Partaidetzazkoa
    Nerabeak protagonista.
    Ekintzen programa guztion proposamenekin eratzen da.
    Iritzia eman eta gustuko ekintzekin gozatzen dute.
  • Kalitatezkoa
    Hezitzaileak bidelagun.
    Nerabeen eskaerak, proposamenak eta kezkak entzuteko eta laguntzeko prest daude hezitzaileak.
  • Anitza
    Guztion topagune.
    Bakarrik edo kuadrillan egoteko tokia da, jende berria ezagutzekoa eta era askotako planak eta ekintzak sortu eta gozatzeko aukera emango diena.
    Nerabeentzako Zerbitzuan guztiok dute lekua!

 

50 gazteleku baino gehiago Gipuzkoan

Gipuzkoako gaztelekuen eskaintza 12 eta 17 urte arteko gazteei dago zuzenduta.

Legazpiko Nerabeentzako zerbitzua Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen Sarean sartuta dago,

beste 60 udalerrirekin batera.

Sarea 120 zerbitzu inguruk osatzen dute; horietako 64 haurrentzat dira eta 65 nerabeentzat;

eta beste 13, aipatutako bi adin tarterentzat.

Profesionalei dagokienez, 230 inguru dira

Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen Sarean lan egiten duten hezitzaileak.

 

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzentzen zaie,

bi programa ezberdinekin. Gazte-txokoa, 12 eta 16 urte bitartekoentzat.

eta 15-18 proiektua, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.

Horrezaz gain zerbitzua nerabeak dauden guneetara gerturatzen da,

gizarte sareetara eta kalera.

 

4 Gizarte Hezitzaile daude lanean.

Lan planifikatua burutzen dute, talde-proiektuak eginez

eta behar bereziak dituzten nerabeekin esku hartuz.

Inklusioa, berdintasuna, euskara eta herriko ohiturak

eta kultura sustatzea zehar lerroak dira.

 

 

 

 

Ikasturte hasierako ekintzak:

  • Urriaren 17an, Erabiltzaile berrientzako Ate irekien eguna.

Olazabal institutuan eta Haztegi ikastolan DBH-1 ikasten ari diren
90 gazteei harrera egin genien.

Instalakuntzak bisitatzeaz gain, hezitzaileak
eta bertako funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten.

  • Urriaren 18an, Nerabeentzako Zerbitzuaren Eguna.

Euskal Herria plazan txoko bat jarri zen Zerbitzua kalera atera ateratzeko asmoz.

Zerbitzuari buruzko informazioa zabaldu zen: kartelak, foiletoak eta erabiltzaile-fitxak.

Futbol-mahaia eta Air Jockey mahaia ere atera ziren.
Guztia, askari batekin eta musikaz giroturik.

  • Urriaren 23an, Gurasoentzako Ate Irekien Eguna,
    18:00etan, Gazte-txokoan.

Legazpiko udalak, alkateak sinatutako 300 eskutitz bidali ditu
12 eta 16 urte bitarteko gazteak dauden familien etxeetara,
Nerabeentzako Zerbitzua gertutik ezagut dezaten.

  • Urriaren 25ean, 15-18 proiektuaren aurkezpena, erabiltzaile berrientzat,
    17:30ean Gazte-txokoan.

Zer da 15-18 proiektua? 15 eta 18 urte bitarteko legazpiar gazteen aisialdi beharrei erantzun hezitzailea, heltze prozesuan laguntza eta bide-laguntza eskainiz.
Gazteei euren beharrentzako gune / une esklusibo, gidatu eta hezitzailea eskaintzen zaie.
Horrela, hamabostero ostiraletan elkartzen dira, beraien kezkak, beharrak
eta interesatzen zaizkien gaiak lantzeko: kontsumoa, elikadura desorekak,
sexualitatea, ikasketak, gizartea, matxismoa, kritikotasuna,
gizarte sareak (Instan1ean), emozioen kudeaketa, berdintasuna (Inspira Steam), etab.

 

Ordutegia

Asteartea: 17:00-19:15

Asteazkena eta osteguna: 17:00 -19:30.

Ostirala: 15-18 proiektua

Larunbata: 17:00 – 20:00.

Igandea: 17:00 – 20:30.

 

Ikusi foiletoa 

Ikusi kartela

Albiste guztiak