Azaroak 2, larunbata, 20:00etan Latxartegi Aretoan.
Antzezleak: Aitziber Garmendia, Joseba Apaolaza
Egilea: Willy Russell
Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi
Frank xarma galdua duen literatura irakaslea da, eta Rita, ikasle berria, “dena” ikasi nahi duen ileapaintzaile gaztea.
Frank arrakastarik gabeko poeta da, etsiak hartua. Ritak estudiatu eta ikasteko irrika du. Frank irakasteko prest agertu da. Eta zenbat eta gehiago maitatu Ritak ikastea, gero eta gehiago ikasten du Frankek maitatzen.
Educating Rita, jatorrizko izenburua, klasiko moderno bihurtu da. West Enden estreinatu zenetik ibilbide luzea egin du, eta obra hainbat hizkuntzatara itzultzeaz gain, munduko hainbat eta hainbat tokitan ekoitzi dute; sari asko irabazi dituzte, bai egileak berak, bai Rita eta Franken papera interpretatu duten aktoreetako askok ere.
Hezkuntzaren askatasunaren aldarria, irizpide eta esperientziak baldintzaturiko bi pertsonaia dibertigarriren bizipenetan barrena egindako bidaia.
Sarrerak 10 €. 18 urtez behera edo Gazte Txartelarekin 5€.
Sarrera salmenta egunean bertan 19:00etatik aurrera Aretoko lehiatilan.