Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Legazpiko Udalarekin eta Urola Garaiko garapen agentziarekin elkarlanean,
Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du urriaren 28an, 18:30tan, Kultur Etxean.
“Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!” tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da.
Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketa horiek teknologia horien ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan.
Izaera praktikoa izango duen saio bati esker, energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko ditu gaian espezializatutako aditu batek (Fernando Bengoetxea) eta aldi berean,
gure lurraldean martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko du.
Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 24abaino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea.
Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
- Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
- Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera, 9:00tatik 17:00etara).
- Informazio osagarria: www.argitu.eus
Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea,
eraginkortasuna handitzea eta energia berriztagarriak bultzatzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura;
hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.
2019 urtea amaitu aurretik, energia berriztagarriak sustatzeko tailerrez gain, etxebizitzetan energia-kontsumoaren datuaren ezagutzari eta eraginkortasun energetikoari buruzko tailerrak ere eskainiko dira.
Abendura bitartean eskaintzen diren Argitu tailerren inguruko informazioa www.argitu.eus web gunean aurki daiteke.