Iazko berrikuntzek izan zuten harrera ona ikusita, aurtengoan ere bi egunetako ekitaldiak Azokan egingo dira.
Ohi bezala perretxiko biltzea larunbatean egingo da eta bildutakoa Azokara eraman beharko da.
Arratsaldeko sailkatze ekitaldia ere Azokan egingo da, 15:00etan hasita, eta ondoren, 19:30ean, irekiko da erakusketa.
Erakusketa eta dastaketa larunbat iluntzean eta igande eguerdian egingo dira aurtengoan ere, eta baita “upelgilearen begia” lehiaketa ere.
Haurrentzako marrazketa txokoa, igande eguerdian mantenduko da, eta saria zozketatuko da parte hartzaile guztien artean.