Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Legazpi hobetzeko helburuarekin inbertsioak egiteko proposamenak aurkeztu dituzten 116 herritarri.
Parte hartzeak % 16 egin du gora eta aurkeztutako proposamen kopurua ere % 40 igo da.
Ia udalerriko zonalde guztietan inbertsioak egiteko askotariko proposamenak jaso dira.
Urrian zehar, udal teknikariek aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte eta 50.000 €ko inbertsio-proiektuen zerrenda bat aurkeztuko dute.
Laster, inbertsioetarako proposamenak aurkeztu dituzten 116 pertsona horien artean 50 €ko erosketa-bono bat zozkatuko dugu.
Bono hori Legazpiko denda baten erabili ahal izango da eta, modu horretan eskainitako laguntza eskertu nahi dugu.