Uda ondoren Legazpiko Agenda 21 Foroak bere jardunari ekingo dio berriz ere;eta oraingo honetan saio ireki bat antolatu dugu San Ignazio auzoan.
Bilera horretan San Ignazio auzoan aldaketa klimatikora egokitzeko proposamen praktiko bat aplikatzeari buruz arituko gara.
LIFE europar proiektu baten markoan, asmoa honakoa da:
- Aldaketa klimatikora egokitzekosoluzio berritzaile bat diseinatzea, gero Legazpiko beste eremu batzuetara ere heda litekeena.
- Soluzio horrek aparkalekuak berrantolatu eta espazio publikoa hobetzea du helburu, ingurumen irizpideak txertatuz.
Hori horrela, San Ignazio auzoko zein Legazpiko beste auzoetako herritarrok bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Elkarrekin ikasiko dugu gure kaleak hobetuz, nola egin diezaiokegun ekarpen bat aldaketa klimatikoaren erronkari.
Noiz?: urriak 10, osteguna, 18:30etan
Non?: San Ignazioko eskoletan