8 margolarik erantzun zioten
Legazpiko udala eta Arkatza Elkarteak
joan den irailaren 28rako
egin zuten deialdiari.
Hala ere, 7 izan ziren epaitu zirenak,
partaideetako batek lehiaketa erdian
alde egin behar izan baitzuen.
Eguerdiko 2:00etarako aurkeztu zituzten lanak,
Eta erakusgai egon ziren 5:00ak arte
Udaletxe aurrean.
Sari banaketa ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen
Eta epaimahaiaren saria, 800€takoa,
Leticia Gaspar bilbotarrarentzat izan zen,
Industria paisaia jasotzen duen lanarengatik.
Herritarren saria, 350€,
Iruñeako Felix Flamariquerentzat izan zen.
Honek Mirandaola margotu zuen.
Herritarren saria aukeratzeko,
198 herritarren eman zuten bozka
Eta 92 jaso zituen Felix Flamariqueren lanak.