- Euskara praktikatzeko ez duzu aukerarik?
- Euskara ikasi duzu, baina ez duzu erabiltzen?
- Lasaiago sentitu nahi duzu euskaraz hitz egitean?
Bada, etorri mintzalagunekin eta gozatu, egin lagun berriak eta praktikatu gure hizkuntza!
2019-2020 ikasturtea martxan jartzen ari gara Legazpiko Mintzalagunok eta datorren asteartean Kultur etxean elkartuko gara.
Aurtengoan nahi dugu herriko jende gehiago erakarri proiektura eta, horregatik, gonbidatu nahi zaitugu mintzalaguna bertatik bertara ezagutzera.
Datorren asteartean elkartuko gara, urriaren 1ean, arratsaldeko 19:30ean. Kultur etxeko Aretoan elkartuko gara eta meriendatxoa ere izango dugu.
Mintzalaguna zer den ezagutu nahi baduzu edo parte hartzeko gogoz bazaude,
etorri beldurrik gabe!
Eta norbait ezagutzen baduzu parte hartzeko prest,
ekarri zurekin!