Irailaren 28an larunbata, Legazpiko Burdinola elkarteak eta Lenbur Fundazioak lankidetzan, Mirandaolako burdinolan saio berezi bat antolatu dute.
Bertan, Bizkaiko eta Legazpiko dultzaineroak, Lutxanako tailer-eskolako artisauak eta Mirandaolako olagizonek ikuskizun ederra emango digute.
Ekitaldia 11:00etan hasiko da San Migel ermitan eta 12:00etan Mirandaola burdinola martxan jarriko da.
Sarrera dohainik izango da.