Joan den asteburuan, Domingo Agirre eskolako eraikin nagusian,
hainbat kalte eragin dituzte amaitu berri den haur parkean;
hain zuzen ere, jarritako xilofonoak apurtu dituzte.
Gogoratuko duzuenez,
parke hori berritzea inbertsio-proiekturik bozkatuena izan zen
2019ko parte hartze bidezko aurrekontuetan.
Berritze-lanak udan egin dira eta azkeneko ukituen zain,
oraindik guztiz amaitu gabe zeudenean,
aipatutako kalteak jazo dira,
ikasturte berriari hasiera eman zaion astean bertan.
Udalak salatu egin nahi ditu
udal ondarearen aurka doazen horrelako ekintzak.
Izan ere, kalte horiek legazpiar guztion poltsikotik ordaindu behar dira.
Aldi berean herritarren laguntza eskatzen dugu.