Izenematea irailaren 19ra arte,
LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako neska-mutilentzat
Legazpiko Sorgintxulo Aisialdi Taldeak,
Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek eskatuta,
hamaika ekintza gauzatzen ditu herrian urtean zehar.
Datorren larunbatean, irailaren 21ean, esaterako,
Trikornio txapelketa egingo du;
hau da, saskibaloi, eskubaloi eta futbol txapelketa.
LHko 5. eta 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat
apropos prestatutako txapelketa da.
Goizeko 9:30ean hasiko da,
Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan.
Arratsaldean, 16:00etan, berriro elkartuko dira,
eta ondoren, askaria izango dute.
Ekintzaren helburu nagusia, euskaraz hitz egitea
eta hainbat kiroletan aritzea da.
Datorren ostegunera arte, hau da irailaren 19ra bitartean
eman ahal izango da izena, herriko 3 ikastetxeetako idazkaritzetan,
hau da, Domingo Agirre ikastetxean, Haztegi ikastolan eta Olazabal institutuan.
Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da
gutxienez, 7 pertsonak eta gehienez, 10ek osatutako taldea izatea.
Esan bezala, Sorgintxulok burututako ekintza hau
Haur eta gaztetxoen aisialdian
euskararen erabilera bultzatzeko programarenbaitakoa da,
Udaleko Euskara, Gazteria eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.
Txapelketa hau azken 8 urtetan antolatu da
eta oso arrakasta handia du eta
nesken parte-hartzea geroz eta handiagoa da.
Guztiak animatzen ditugu parte har dezaten, neskak eta mutilak.
Urtea amaitu bitartean, beste hainbat ekintza egingo dituzte:
Txuri Urdinera irteera; eta Lakiolara txangoa.