Urola garaia mankomunitatearen bitartez, legazpiko udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du lanbidetik.
Gizarte langilea kontratatuko du 6 hilabetetarako; lanaldi osoa.
LANBIDEN izena emateko epea irailaren 17an hasiko da eta irailaren 27an bukatuko da.
1. Kontratazioa:
Legazpiko Udalak sei hilabeteko lanaldi osoko kontratazio bat egingo du. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duen pertsona kontratatuko da:
* Gizarte langilea: Gizarte lanetan Diplomatua edo Gradoa.
2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:
Kontratatuko den pertsona Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoa izango da eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko da. Halaber, gizarte langile gisa gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izan beharko du. Modu berean, honako hizkuntza eskakizuna bete behar du: Hizkuntzen Europako erreferentzi markoaren B2.
Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoa izango da:
- 35 urteko edo hortik beherako langabeak.
- 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.
- 55 urtetik gorakoak.
- Iraupen luzeko langabeak (Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian gutxienez 360 egun eman dutenak).
- Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,…).
3. Kontratatuko den pertsona aukeratzea:
Aukeraketa prozesua, aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta Lanbidek kudeatzen duen lan-eskeintzan izena eman duten pertsonen artean egingo da.
Aukeraketa egiteko ondorengo baremoa erabiliko da:
- Emakumea: 3 puntu.
- 55 urtetik gora: 6 puntu.
- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra: 3 puntu.
- Iraupen luzeko langabea: 3 puntu.
- Eskuratutako esperientzia eskatutakoa (6 hilabete) baino handiagoa bada: 6 hilabeteko puntu 1, gehienez 3 puntura arte (esperientzia 2 urtekoa edo gehiagokoa denean jasoko diren puntuak).
Berdinketa emanez gero, lehentasuna adinez nagusienak izango du.