pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Mugikortasunaren Astea (irailak 16-22)
13
Ira
2019

Mugikortasunaren Astea (irailak 16-22)

Bizikleta martxa, Junetorri doan, txirringaz ibiltzeko ikastaroak eta elkarretaratzea.

Europako Mugikortasun Astearekin bat eginez, Legazpik zenbait ekintza antolatu ditu:

 

Junetorri doan: irailak 16- 22 

Mugikortasunaren Astean JUNETORRI doan erabili dezakezu!

Herri barruko joan-etorrietan normalean autoa erabiltzen baduzu,  proba ezazu Junetorri  zerbitzua.

Erosoa, merkea eta jasangarria da.

 

Marcha en bicicleta: irailak 17 18:00

Errebindika ezazu bizikletaren erabilera gure eguneroko ibilbideetarako.

Heldu, gazte eta haurrei zuzendutako ekintza!

Laubide kalean elkartuko gara eta Euskal Herria plazan bukatuko den ibilbide bat egingo dugu.

Txikienek zuzenean Txorronea parean sar daitezke martxan plazara abiatzeko

Abiadura mugatuta dago: orduko 10 km.

Ez ahaztu kaskoa !

Euria eginez gero,Laubidetik zuzeneaan Euskal Herria plazara joango gara.

Amaieran: ogitartekoak eta fruta banatuko dira.

Ekintza hori honako erakundeekin koordinatuta antolatu da: Korosti txango-txirrindularien elkartea eta Telleriarteko txirrindulari elkartea.

 

 

Horrezaz gain, Uggasa eta eskualdeko bestelako udalekin batera, honako ekintza hauek antolatu dira:

 

Ikastaroa “Bizikletaz ibiltzen ikastea”:  irailaren azkenengo astean

 

  • Oinarrizko ikastaroa: irailak 24 eta 26
  • Hobetzeko ikastaroa: irailak 25 eta 27

Ordutegia:  18:00 – 20:00

Bizikleta ekar dezakezu edo guk doakoa utzi.

Ikastaro bakoitzeko gehienez 10 plaza daude

Ikastaroak zein herritan emango diren: Legazpi edo Zumarraga, ikasleen jatorriaren arabera.

Informaziorako eta izena emateko  irailak 23 baino lehen 677 633 985 telefonora deitu (Paula).

 

 

Elkarretaratzea: “Herrian enkarguak egingo ditut, bizikletaz goaz?”irailak 28, 11:00 – 13:30

Hiru udaletan zeharreko ibilbidea (Legazpi, Urretxu eta Zumarraga).
Helburua: bizikleta garraio bezala lasai  erabiltzea eguneko joan-etorrietan (merkatu, kiroldegi, ikastetxeak, elkargoak, etab.),  bide-segurtasun arauak zainduz.
Izena ematea ez da beharrezkoa.

Zure ibilbidea iradoki nahi baduzu dei iezaguzu.

Informaziorako 677 633 985 telefonora deitu (Paula).

Lekua: Zumarragako  geltoki intermodala.

 

 

Albiste guztiak