pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpin enplegua sustatzeko plana onartu du.  2 pertsona kontratatuko ditu 6 hilabetetarako.
11
Ira
2019

Legazpin enplegua sustatzeko plana onartu du. 2 pertsona kontratatuko ditu 6 hilabetetarako.

Izena emateko epea irailaren 12an hasiko da eta irailaren 25ean bukatuko da.

Izena emateko epea irailaren 12an hasiko da eta irailaren 25ean bukatuko da.

 

1. Kontratazioak:

Aipatu Enplegu-planaren baitan, Legazpiko Udalak 6 hilabeteko lanaldi osoko 2 kontratazio egingo ditu. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duten pertsonak kontratatuko dira: zeregin askotariko 2 peioi.

 

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Kontratatuko diren pertsonak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoak izango dira eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko dira. Halaber, peoi gisa gutxienez 3 hilabeteko esperientzia izan beharko dute.

Modu berean, hautaketa-prozesuan lehenetsiko dira azkeneko hiru (3) urtetan enplegu-plan baten barruan Legazpiko udaletxean Zerbitzurik prestatu ez duten pertsonak.

Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoak izango dira:

  1. 35 urteko edo hortik beherako langabeak.
  2. 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.
  3. 55 urtetik gorakoak.
  4. Iraupen luzeko langabeak (Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian gutxienez 360 egun eman dutenak).
  5. Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,…).

3. Kontratatuko diren pertsonak aukeratzea:

Kontratatuko diren pertsonak LANBIDEK aukeratuko ditu, aurreko atalean ezarritako baldintzak beteko dituzten eta lan egiteko berak aktibatutako enplegu-eskaintzetan izena emango dutenen artean.

 

Aukeraketa egiteko ondorengo baremoa erabiliko da:

  • Emakumea:3 puntu.
  • 55 urtetik gora:6 puntu.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra:3 puntu.
  • Iraupen luzeko langabea:3 puntu.
  • Peoi gisa eskuratutako esperientzia eskatutakoa (3 hilabete) baino handiagoa bada:3 hilabeteko puntu 1, gehienez 3 puntura arte.

Ikusi 2019.eko enplegu planaren oinarriak

Albiste guztiak