Joan den 2016an parte hartze bidezko aurrekontuak adosteko hasi ginen dinamikarekin jarraituz, 2020ko udal aurrekontuetan sartuko diren 50.000 €ko
6 proiektu legazpiarrean artean erabakitzeko parte hartzeko prozesuari emango diogu hasiera.
Horretarako, gaur irailaren 9an hasi eta irailaren 27ra arte, legazpiar bakoitzak berak proposatutako inbertsio-proiektu bat aurkezteko aukera izango du.
Iazko parte hartze prozesuan aukeratu ez ziren 5 proiektuak zuzenean pasatuko dira aurtengo bozketara eta, beraz, ez dira berriro aurkeztu beharko.
Hauek dira aurten zuzenean bozketara eramango diren proiektuak:
1) Itxaropen 14-17ko eskailerak konpontzea,
2) Domingo Agirre eskolako igogailutik Laubide 18ra bidea egitea,
3) Mirandaola parkeko mahai gunea berritzea,
4) Latxartegi parkean bakarrik garbitzen diren komunak ipintzea eta
5) Kiroldegian eguzki-panel fotoboltaikoak ipintzea.
Lerro hauen bidez inbertsioetarako zuen proposamena aurkeztera animatu nahi zaitugu. Horretarako, LegazpiOn eta Udalaren web orrian aurkituko duzuen edo Herritarrentzako Arreta Bulegoan eskura dezakezuen inprimakia bete beharko duzue.
Parte hartuko duten pertsona guztien artean 50 €ko erosketa-bonoa zozketatuko da, Legazpiko dendetan erabiliko dena.
Lagundu gure udalerria hobetzen!