Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide-azpiegituretako departamentuak adierazi duenez, datorren irailaren 16an,
Oñatitik Legazpira doan Udanako mendatea hasten den behealdean, GI-2630 errepidearen azpitik pasatzen den Olaran erreka gaineko lau zubi birgaitzeko lanak hasiko dira.
Lan horiek egin ahal izateko ezinbestekoa da Udana mendatea 4 hilabetez trafikorako ixtea.
Olaran erreka gaineko 4 zubiek egitura akats larriak dituzte; beraz bota egin behar dira eta berriak egin. Ondorioz, errepidea erabat itxi egingo da.
Udana trafikorako itxita dagoela jakinarazteko Gipuzkoako Foru Aldundiak seinalea jarriko du Bikuñako errotondan. Brinkolako bideguru-tzean, berriz,
errepidea moztuta dagoela azalduko duen eta zirkulazioa debekatuko duen seinalea jarriko du.
Irailaren 16tik aurrera, beraz, ezingo da Udanatik zirkulatu.