Joan den ostiralean eta larunbatean, hilak 23 eta 24, hainbat lapurreta salatu ziren Aizkorri kalea, 20, 22 eta 24ko etxebizitzetan.
Behar bezela planifikatutako eta antolatutako lapurretak direnez, herritarrei oro har dei egiten zaie,
honako egoera hauetakoren bat ikusten bada adi egoteko:
1. Pertsona ezezagunenpresentzia portaletan. Ibilgailuan ikusten badira, matrikula zenbakia hartu, oso baliogarria izan litzateke.
2. Sarrerako atean identifikatzaile gisa lekukoren bat egotea. Lapurrek atea ireki ez den jakiteko jartzen dute, eta, kasu horretan, badakite etxea hutsik dagoela.
Lekukoak silikonazko hari finak izan daitezke. Atearen goiko aldean jartzen dira. Era berean, plastikozko tira finak, sarrerako atearen goiko edo alboko aldean edo sarrailan bertan jar daitezkeenak.
Udaltzaingoari jakinarazteko, 092 tel. edo Ertzantzari, 943.534720 tel.