Irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean eska daitezke
Legazpiko udalak lehenbizikoz
eskola materiala erosteko dirulaguntzak kaleratu ditu,
herriko dendetan erosketak sustatzeko eta familiak laguntzeko.
Dirulaguntzak 40,00 edo 60,00 eurokoak izango dira haur bakoitzeko,
familia-unitateak dituen diru-sarreren arabera.
Dirulaguntzak irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean eska daitezke
Udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan
astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.
Online ere tramitatu daiteke
Ziurtagiri digitala izanez gero,
Udaletxeko webgunearen egoitza elektronikoaren bidez.
2004 eta 2013 urteen artean jaiotako haurren
aitak, amak edo tutoreak eska dezakete diru-laguntza hauek.
Legazpin erroldatuta egon behar dute denek
eta haurrek Derrigorrezko Hezkuntzako edozein mailatan egon behar dute matrikulatuta.
Familia-unitatearen sarrerakezingo dira 27.000,00 eurotik gorakoak izan 1.tarterako
(gehienez 60,00 euro seme-alaba bakoitzeko),
edo 40.000,00 eurotik gorakoak 2.tarterako
(gehienez, 40,00euro seme-alaba bakoitzeko).
40.000,00 eurotik gorako sarrerak dauzkaten familia-unitateek
ezingo dute laguntza hau jaso.
Eskola-materialakhonakoak izango dira:
- Idazteko materialak eta suntsikorrak: arkatzak, boligrafoak, ezabatzeko elementuak, klipak, txorroskiloak, erregelak, eskuairak, kartaboiak, angelu-garraiagailuak, rotrinak, koadernoak, folioak, informatikako kontsumigarriak.
- Material ez suntsikorrak: paper zorroak, sailkagailuak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, eskola-motxilak.
- Eskola-jarduerarako beharrezko jantziak: eskolako batak, betaurreko edo lentillak (leiar zuzentzaileak), gorputz hezkuntzarako beharrezko kirol arropa eta oinetakoak.
- Eta, oro har, kasuan kasuko ikastetxeak zirkular bidez espezifikoki eskatutako edozein material.
Zerrenda honetatik kanpo geratuko dira eskolako kuota, arropa eta oinetakoak oro har, eguzkiko betaurrekoak, kirol diziplina jakin baterako kirol materiala, ekipo informatikoak, hardwarea eta softwarea.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Diru-laguntzen eskaera orria.Bertan diru-laguntzaren hartzaile izango den adingabeari buruzko datuak zehaztuko dira: izena, bi abizenak, helbidea, jaioteguna eta ikasten ari den eskola. Halaber, eskatzailearen bankuko kontuaren datuak adieraziko dira.
- Legazpiko dendetako faktura(k), diru-laguntzaren titular den pertsonaren izenean jaulkia(k). Horietan argi eta zehatz jaso beharko dira erositako produktuak (deialdiaren 6.artikuluan jasotakoa bete beharko dena) diru-laguntzaren kopuru berdinagatik edo gehiagogatik, BEZ barne.
- Familia-unitatearen errenta aitorpena.
- Diru-laguntzaren eskatzailea haurraren tutorea baldin bada, egoera hori egiaztatzen duen dokumentazioa.
Informazio gehiago tramitearen fitxan: