Irailaren 5etik Gazte-txokoa zabalik
Nerabeentzako Zerbitzua oporretara doa.
Udan ohiko dinamika apurtu da,
zerbitzua arratsaldearen partez goizean eskainiz,
baita jarduera desberdinak eginez ere.
Besteak beste, honakoak garatu dituzte:
- Uztailaren 2tik 4ra bitartean, 33 lagunekin Madrilera irteera.
-
Uztailaren 8an, Uztakaleko jolas parkearen tailerren dinamizazioa
15-18 proiektuko 12 lagunekin. -
Uztailaren 9an, nerabeen topaketa 40 lagunekin
eta Uztakaleko parkourrean parte-hartzea 20 lagunekin. - Uztailaren 9tik 12ra bitarteko astean, 15 lagunekin
Gazte-txokoko topagunea, bideo-gela eta sarrerako atearen margotze-lanak.
- Uztailaren 12an, bazkaria margotze lanetan aritu ziren 15 lagunekin.
-
Uztailaren 16an, atseden gelaren zorua egokitzea eta bazkaria,
10 laguneko talde batekin. - Uztailaren 19an, agur-gosaria 13 lagunekin.
Irailean hezitzaileen taldea lanera itzuliko da.
Irailaren 3an eta 4an,
oporren ondorengo hartu-emanetan murgilduko dira
Gizarte sareetan eta Kalean;
eta irailaren 5etik aurrera ohiko ordutegian
Gazte-txokoa zabalik egongo da.
Agorreko Santikutzak pasa arte
ez da asteburuetan irekiko.
Bitartean, oporrak ondo igaro
eta irailean nerabeei arreta eskaintzeko prest
izango gara Nerabeentzako Zerbitzuan!!