Gaur bukatu da aurtengo haurren uda ikastaroa.
Uztailaren 1ean hasita jolas eta jolas aritu dira aurtengo uda ikastaroan parte hartu duten 292 haurrak.
Gure kaleetan ikusi eta entzun ditugu ekintza desberdinak egiten eta ondo pasatzen.
Haien ardura izan duten 25 begiralek eta koordinatzaileak lan bikaina egin dute eta Udalak eskertu egin nahi die egindako lana. Eskerrik asko!
Gurasoei ere eskertu egin nahi die Udalak ekintza honetan jarri duten konfiantza.
Datorren urtera arte, gozatu oporrak!