Agorreko Santikutz jaiak irailaren 13,14 eta 15ean izango dira aurtengoan, eta ohi bezala larunbatean, irailaren 14ean, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 37. edizioa. Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikoteek parte har dezakete, eta izen ematea Irailren 3a baino lehen egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan. Izen emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatuko dugun aurtengoan, irailaren 4ean, asteazkena, 18:00etan Kultur Etxean egingo den bileran.