Mirandaolara joan dira gaur uda ikastaroko LH-ko 9 taldeak.
Batzuk bizikletan, beste batzuk patinetean, goizeko 10:00etan abiatu dira udaltzainen laguntzarekin.
Mirandaolan hainbat jolas egin eta gero, eguerdirako itzuli dira denak.
Bitartean, HH-5eko taldeek uda osasungarriari buruzko lantegia egin dute plazan minbiziaren aurkako elkarteko begiraleekin eta HH-4ko taldeak Brinkolara joan dira trenez, ogiaren txokora.
Bi egun falta dira aurtengoari agur esateko eta haurrak ezin hobeto ari dira pasatzen.