San Ignazio auzoko “errioxar upelategian” hasi dira Arantzazu eta San Jose auzoetan sareak lurperatzeko lanak.
Auzo horietako sare elektrikoa goiko kaletik dator; beraz, egin beharreko lanak “Errioxar upelategian” hasiko dira eta Murutik jarraituta San Ignazio aldapako bidegurutzeraino iritsiko dira.
Egun batzuetan lan horiek eta espaloia handitzeko egiten ari diren lanak batera egingo dira baina espaloia laster bukatuta egotea aurreikusten da.
Bestetik, lurperatze lan horietaz baliatuko dira bi auzotako ur-sarea berritzeko.
Azkenik, lurperatze- eta berritze-lanak bukatu ondoren, egindako zuloak itxi eta asfaltatu egingo dira kaleak.
Bestetik, Arantzazuko haurreskola eta autobus geralekuaren parean oinezkoentzako goratutako pasabideak jarriko dira.
Lurkide Hondalanak SL enpresak egingo ditu lanak. Horien kostua 299.243,56 €koa izango da eta 5 hilabetetan bukatuta egotea espero da.
Gorabehera handikoak dira egingo diren lanak eta, beraz, Udalak bertako bizilagunen pazientzia eta laguntza eskatu nahi du,
seguru baikaude lanek nabarmen hobetuko dutela auzoen itxura eta baita bertan bizi direnen bizi-kalitatea ere.