Enplegu mugagabeasortu duten Legazpiko enpresek, 2019 ekitaldiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren udal kuotan honako hobari hauek eskuratu ahal izango dituzte:
- Gehikuntza % 5ekoa izan bada, hobaria JEZren % 25ekoa izango da.
- Gehikuntza % 8koa izan bada, hobaria JEZren % 50ekoa izango da.
Gehikuntza hau kalkulatzeko, 2018 ekitaldiko langile finkoen batezbestekoa eta 2017 ekitaldikoa alderatuko dira.
Araudia kontsulta dezakezu Udaleko web orrian
Ikusi 2018ko Ordenantza Fiskalak (VI. kapitulua: Hobariak. 35-36 orrialdeetan)
Eskaera Legazpiko Udalari helarazi beharko diozu bide hauetakoren batetik:
Herritarren Arreta Zerbitzua
Sarrera Egoitza Elektronikora
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Eskaera orokorreko inprimakia. Udalaren orrian eskuragarri.
-
Langile finkoen gehikuntza egiaztatzeko honako dokumentuak aurkeztu beharko dira, 2017 eta 2018an ekitaldiei dagozkienak:
- Altan diren batezbesteko Langileen Txostena.
- Kotizazio kontuaren edo kontuen Lan Bizitzaren txostena.
Bi dokumentuok Gizarte Segurantzaren Altxorzaintza Nagusiaren RED Sistema baliatuz lortu daitezke.
Eskaria aurkezteko azken eguna:2019ko abuztuaren 31a.
Kontsultarik edo zalantzarik izanez gero, deitu 943 737 162 telefonora (Miguel Angel Markotegi) edo, bestela, Legazpitik bertatik, 010 zenbakira.