Uztakale programaren barruan antolatutako atzoko jolas parkea
jendetsua izan zen eta horretan eguraldiak eragin zuzena izan zuen.
Azoka eta Euskal Herria plaza kolore ezberdinez bete ziren.
Jolas parkeak bere osotasunean berritasun eta eskaintza ugari zituen
eta adin mota guztietako haur eta gaztetxoak gerturatu ziren
disfrutatzeko asmoz: ludoteka, puzgarriak, errokodromoa, desafioak,
3 gurpiletako ibilgaluen zirkuitoa eta palomiten txokoa.
Dudarik gabe, apar festa jolas parkearen amaierako brotxea izan zen,
haur, guraso eta aiton-amonen gozamenerako.
Galdutakoak
Eguzkitako betaurrekoak jaso genituen, atzoko parkean.
Baita apar festan ahaztutakoak edo galdutakoak ere:
Txankleta pare bat, uretako betaurrekoak eta uretako sandalia bat.
Horien jabeak udaletxean dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzutik
pasa daitezke.