Duela bi aste udalak iragarri zuen
hauteskundeetan soberan geratu ziren hautagai-zerrendekin
oharrak idazteko liburuxkak egingo zituela.
10 egunetan 400 ohar liburuxka baino gehiago banatu dira.
Horrela 70 kg paper baino gehiago berrerabiliko da
eta ez da edukiontzi urdinera botako.
Oso harrera ona izan dute
eta, beraz, ohar liburuxka gehiago prestatuko ditu udalak.
Horietako bat behar izanez gero,
udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eskura dezakezu doan.