Uztakale programaren barruan,
nerabeei zuzenduriko ekintza berri bat dugu:
Parkourra izenekoa.
Asteartean, uztailaren 9an,
17:30etik 20:30era, Azokan izango da.
10 urtetik gorako neska-mutikoentzako da.
Oztopo jauzietan eta akrobazietan
oinarritutako kirola da, parkourra.
Asturiasetik datorren taldea da,
parkour tailerra eskainiko duenak.
Tailerra bat, erakustaldia
eta Parkour Cross (Chase Tag) izenekoa
ekarriko dituzte.
Azkenekoa, oztopoak jauzita
harrapaketan jolastea da.
Forratutako modulu pila ekarriko dituzte,
horiekin zorua estaliko dute
eta oztopo ezberdinen zirkuitua osatuko dute.
Arratsaldeko saioak, gutxi gorabehera, honako egitaraua izango du:
- Ekintzaren aurkezpena, segurtasun arauak.
- Beroketa.
- Poliki-poliki mugimenduak ikastea.
- Aditu baten erakustaldia.
- Eskertza eta amaiera.
Horrelako ekintzarik ez dugu sekula santan Legazpin izan,
baina Nerabeentzako Zerbitzuko proposamena izanik,
Uztakale programaren barruan txertatzea
egoki iruditu zaigu, Gazteria zerbitzuan.
Aste honetan Nerabeentzako Zerbitzuko nerabeek
mural bat margotzeari ekingo diote, Gazte-txokoan.
Gaur denak batera bazkaldu ondoren,
Azokan elkartuko dira Parkourraren inguruan.