Udal, Foru eta Europako hauteskundeen ondoren
hautagai-zerrenden 40 kaxa gelditu ziren soberan, 240.000 boto-txartel.
Beste modu batera esanda, 420 kg paper bota behar genuen edukiontzi urdinera.
Legazpiko Udalak paper horri bigarren erabilera ematea erabaki du
eta oharrak idazteko liburuxkak prestatu ditu.
Oharrak jasotzeko liburuxka bat behar izanez gero,
udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eskura dezakezu.