Eskualdeko Kontsumo Bulegotik alerta honen berri eman digute
Legazpiko bizilagun batek Kontsumo Bulegoan salatu du koltxoi, somier eta besaulkiak saldu dizkiotela gehiegizko prezioan eta inolako garantiarik gabe.
Horretarako, etxera joan zaizkio etxeko koltxoi, somier eta besaulkien egoera aztertzera, esanez, aldez aurretik hitzartu zutela errebisioa telefonoz. Altzariak aldatzea gomendatu zioten gero, euren egoera kaskarrak osasuna kaltetu zezakeelakoan. Azkenean, altzari berriak eskaini zizkioten, gehiegizko prezioan eta garantiarik gabe.
Ustezko saltzaileek ez dute salerosketa kontratuaren kopiarik uzten eta ez dute aipatzen zein enpresa dagoen erosketa horren atzean. Ondorioz, 14 eguneko epean kontratuari uko egiteko aukerarik ez dute ematen.
Kontsumo Bulegotik iruzur itxura hartu diote salerosketa honi eta jendea jakinaren gainean jarri nahi du. Bestalde, horrelakorik jasan baduzu, jakinarazi Kontsumo Bulegoari edo Udaltzaingoari.