Beste urte batez, Legazpiko udalak
Aisialdiko Begirale ikastaroa antolatzera doa.
Hori dela eta, matrikulazioa irekiko du
ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean,
Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Bulegoan.
Ordutegia: 7:30etik 15:00etara.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Aisialdiko Begirale ikastarorako izena emateko orria
- NANren kopia
Urtxintxa aisialdi eskolak emango duen ikastaroa euskaraz izango da.
Ikastaroak 150 ordu teorikoak eta 160 ordu praktikoak izango ditu.
Asistentzia derrigorrezkoa da.
Praktikak amaitu eta gero, memoria bat aurkeztu beharko da.
Ikastaroa Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian egingo da,
urritik maiatzera bitartean:
- 19 larunbatetan (9:00-15:00), eta
- Gabonetako 4 egunetan (9:00-15:00).
Horrezaz gain, Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean
otsaileko asteburu bat,
larunbateko 10:00etatik igandeko 14:00etara bitartean.
Ikus ezazu ikastaroaren egutegia
Esandako programa betetzen dutenek
Eusko Jaurlaritzako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortuko dute.
Ikastaroa Legazpiko gazteei zuzendutakoa da.
18 urtetik gorakoek edo datorren urtean 18 urte beteko duten gazteek
parte ahal izango dute.
Ikastaroa antolatzeko, gutxienez 20 lagunek eman beharko dute izena.
Gehienez, 30 lagun.
Ikastaroaren matrikula445 eurokoa da.
Aterperainoko garraioa ez da prezio horren barruan sartzen.
Ordainketa 2 zatitan egin daiteke.
Legazpiko Udalaren ibilbidea Aisialdiaren alde
Legazpiko udalak 8 Aisialdiko Begirale ikastaro antolatu ditu:
5 Legazpin eta 3 kanpoan,
beste udalekin elkarlanean: Zumarraga, Urretxu eta Beasain.
Aipaturiko ikastaroetan Legazpiko 128 gaztek hartu dute parte.
Ikastaroaz gain, Legazpiko udalak 9 urtetan zehar,
herriko 17 gazteei lagundu die,
Aisialdiko prestakuntza herritik kanpo egiteko,
matrikula-prezioaren erdia diruz lagunduz:
15 lagunei begirale ikastaroak egiteko
eta beste 2 lagunei zuzendari ikastaroak egiteko.