Urteko gaurik berezienetakoa gainean dugu,
eta ohiko suaren inguruko ekitaldia izango da Euskal Herria plazan.
Hona egitaraua:
22:25: Txalaparta doinuarekin deia.
22:30: Sua piztea (ekitaldian parte hartzen duten talde bakoitzeko kide pare batek) Txistulariak San Juan zortzikoa jotzen hasten direnean. Bitartean dantza egingo dute herritarrek. Amaitzean, plazatik erretiratu, ingurutxorako prestatzeko.
-Bertso Olariak Bertso eskolakoen bertsoak.
-Bedaioko ingurutxoa (herritar guztiek). Amaitzean ez erretiratu plazatik, erromeriari jarraipena emateko.
-Suaren inguruko hesiak kenduko dira, jendeak salto egin dezan.
-Erromeria:
Txistulari eta trikitilariak tartekatuz, beste batzuen artean ikastaroan ikasitakoak dantzatzeko aukera egongo da.