Ikasgelako erabiltzaile batzuk zerbitzua luzatzeko eskaera
luzatu diote udalari.
Proposamena aztertu ondoren,
hauxe da Bikuña jauregian eskainiko den zerbitzua:
- Ekainak 24, 10:00 - 20:00.
- Ekainak 25, 8:00-14:00 / 17:00-20:00
- Ekainak 26, 27 eta 28, 8:00-20:00
Esandako egunetan ikasgela erabili ahal izateko,
sarbideko txartela guztiak berriro programatu behar dira.
Hori dela eta, zerbitzua luzatu nahi dutenek,
ostiralean, ekainaren 21ean,
arratsaldeko 20:00etan, Bikuña Jauregian,
txartela entregatu beharko dute.
Egun eta ordu horretan joaterik ez badute,
beste pertsona bati eman beharko diote
txartela eraman dezan.
Orain arte ikasgelako txartelik izan ez dutenek
baina egun hauetarako nahi dutenek,
ostiralean, ekainak 21ean,
udaletxera joan beharko dute
txartela eskatzera.
Ordutegia: 07:30-15:00.
Txartelak programatu eta gero, eskuragarri izango dira,
Udaletxean kokatuta dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan,
astelehenean, ekainaren 24an, 10:00etatik aurrera,
15:00ak arte.
Beraz, txartelak programatu eta gero,
ikasgela zerbitzua erabiltzeko aukera egongo da,
ekainaren 24ko 10:00etatik aurrera,
orain arteko ordutegian ekainaren 28ko 20:00ak arte,
ekainaren 25ean ezik.
Ekainaren 25ean, 14:00etatik 17:00etara itxita egongo baita.
Ikasgela zerbitzua amaitzean,
txartela itzuli beharko dute,
Udaletxean kokatuta dagoen
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.