Datorren 2019-2020 ikasturtean
Helduen Hezkuntzan ikasteko matrikulazioa zabalik dago.
Legazpin Itxaropen auzoan 10-11.zenbakietan
kokatuta dagoen zentroan matrikulazioa egin daiteke,
honako egun eta orduetan:
- asteartean, ekainaren 25ean, 15:00etatik 19:30era
- asteazkenean, ekainaren 26an, 9:00etatik 13:30era
Dakizuen bezala, Helduen Hezkuntza zentroa
udal eraikin batean dago.
Hezkuntza publikoa eta doakoa da
eta irakasleria eta funtzionamendua
Eusko Jaurlaritzaren esku daude.
Legazpiko zentroa Zumarragakoaren menpe dago.
Zelai Aristi Kultur etxean kokatuta dagoen zentroan
matrikulazioa ekainaren 21etik 28ra bitartean
egiteko aukera dago.
Ordutegia: 9:30etik 13:30era.
2019-2020 ikasturterako ikasketa-eskaintza honakoa da:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Titulua (DBH)
- Unibertsitaterako
- eta Goi Mailako Zikloetarako Sarbide proba prestakuntza
- Informatikako oinarrizko ikastaroa
- Euskara
- Ingelesa (onespenaren zain)
- Hasierako ikasketak
- Gaztelera atzerritarrentzat
- Nutrizio eta Memoria tailerra (onespenaren zain)
Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogorarazteko
edo asmo berrietan hasteko.
Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak
ematen dizun aukera paregabea!
Legazpiko zentroaren telefonoa: 943 73 08 11
Zumarragako zentroaren telefonoa: 943 72 40 67