Ekitaldiak ohiko egitaraua izango badu ere, 25. edizioa dela eta argazkiak eta eta informazioa biltzen dituen horma irudiak jarriko dira udaletxean eta Baikuña Jauregian.
Era berean, aurtengo mokadutxoa, behin alardea amaituta egiten dena, “bereziagoa” izango da.
18:00etan elkartu eta dena prestatu ondoren, 18:30ean abiatuko da Armen Alardea ohiko ibilbidea osatuz.
Amaiera ekitaldia, Euskal Herria plazan, 20:00ak aldera aurreikusten da. Tartean ohi bezala, Bikuña Jauregian geldialditxoa egingo da.