Urteko gaurik berezienetakoa gainean dugu,
eta ohiko ekitaldiek ez dute hutsik egingo aurtengoan ere.
Lehen ekitaldia, hala ere ekainaren 22an, larunbatarekin egingo da.
Alaitasuna Errondailak, Santikutz abesbatzako kideen laguntzaz,
gaueko 22:30ean ekingo dio San Joan errondari.
Eta ekainaren 23an, San Joan bezpera egunean:
11:00: Legazpi Musika Bandaren kalejira erdigunean.
18:30: Armen Alardea abiatuko da Laubide kaletik.
22:30: San Joan sua piztuko da dantza eta musika lagun. Ondoren Erromeria.