Maiatzaren 9an, enpresa txi ki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko udal diru-laguntzaren deialdia eta oinarriak argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Hauek izango dira diruz lagunduko diren gastuak:
- Lehiakorragoak izateko azterlanak/ proiektuak egiteak eragingo dituen gastuak.
- Denda berriak sortzeak edo erretiroa hartzearen ondorioz jarduera ekiteari utzi eta hutsik geratzen diren lokalei jarraipena emango dieten belaunaldien arteko txandakatzeak eragingo dituen gastuak.
- Jarduera garatzeko beharko diren lokalak, altzariak eta ekipamenduak zein horietako barne zein kanpo elementuak eraberritze ra eta modernizatzera zuzendutako inbertsioak, errotuluak izan ezik (errotuluak diru-lagun tza honetatik kanpo baitaude).
Diruz lagunduko dira 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitartean egindako gastuak.
Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Legazpin lantokiren bat izan behar dute.
b) Diruz lagungarriak diren jarduerekin zerikusia izango duen merkataritza-negozio bideragarriaren proiektua izatea.
c) Azken 6 hilabeteetan, plantillan, 50 langile edo gutxiago eduki izana.
Honakoa izango da, gehienez ere, eman daitekeen diru-laguntzaren zenbatekoa:
- lehiakortasuna hobetzeko egindako azterlana egiteak duen kostuaren % 90. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa ez da 1.500 eurotik gorakoa izango.
- bideragarritasun-planaren kostuaren % 90, denda berriak sortzen direnerako edo belaunaldien arteko txandakatzerako. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa ez da 1.500 eurotik gorakoa izango
- inbertsio onargarriaren % 40, eta gehienez ere, 3.000 euro, establezimentuko eta urteko
Enpresa batek proiektu bat aurkez dezake, ez gehiago.
Inbertsioa edo bideragarritasun-plana egiteko epea 2019ko urriaren 31n amaituko da: