Datorren larunbatean ekainaren 1ean, 12:00etan,
Gipuzkoako 8 herrietako Musika eskola eta musika-erakundeetako
60 ikasle elkartuko dira Latxartegi aretoan,
urtero antolatzen duten Kitarra topaketan,
eta aldiro parte hartzen duten herrietako batean antolatzen dena.
Honakoak hartuko dute parte:
- Juan de Antxieta Musika eskola (Azpeitia)
- Beasaingo Loinatz Musika eskola
- Errenteria Musikal
- Arrasate Musikal
- Francisco Escudero Kontsebatorioa
- Secundino Esnaola Musika eskola (Zumarraga)
- Jose de Azpiazu Musika Eskola (Oñati)
- Doinua Musika Eskola (Legazpi)
Bestaldetik, ostiralean maiatzak 31n ere,
Doinua Musika eskolako klarinete taldea Errenteriara joango da,
orain hilabete batzuk Errenteria Musikaleko ikasleekin batera
Legazpin egindako elkartrukeari amaiera emateko asmoz.
Bukatzeko, igandean ekainak 2an, Burdinola elkarteak
San Miguel ermitan antolatutako ohiko kontzertuan ere
Doinua Musika eskolako ikasleak eta irakasleak izango dira.